Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Opil orea:
Osagai guztiak batu eta oratu 20 minutu inguru. Glutena osatu arte oratu. Epeletan egoten, masa bikoiztu arte. Orea zatitu, berriro oratu eta egoten utzi. 20 minutu igaro ondoren orea zabaldu eta 200 ºC-tan laberatu 5 minutuz.
Eskalibada:
Labe erretilu batean barazki guztiak jarri, oliba olio txorrotada bota eta ordubetez 180 ºC-tara laberatu. Egosketa erdian barazkiei buelta eman, alde guztietatik egin daitezen. Baratxuri burua eginda dagoenean, bere mamia ontzi batean sartu eta olio, ozpin eta gatzarekin ondo nahastu. Barazkiak zuritu eta xafla luzetan ebaki eta aurreko nahasketari batu.
Sardina opila:
Opil orea pixka bat egosi ondoren, eskalibada gainetik zabaldu eta sardina xerratuta jarri. Gatz pixka bat bota eta 5-10 minutuz laberatu.
Oliba eta kaparra olioa:
Olibak, antxoa xerrak eta kaparrak txikitu, eta ontzi batean olioarekin sartu. Ondo nahastu.
BUKAERA:
Playerv batean sardina opila jarri eta gainetik oliba eta kaparra olioa bota. Tipula frijituarekin bukatu.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa