Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Jambalaya arroza:
Hirugiharra eta oilasko bularkia karratutxotan eta saltxitxa xerratan moztu. Kazola batean olioa bota eta hirugiharra sueztitu. Saltxitxak bertara bota eta gorritu. Kazolatik atera eta oilasko bularkia ere bota gorritzeko. Bertatik atera eta otarrainxkak gorritu.
Gurina gehitu eta baratxuri aleak zanpatuta, tipulina eta piper berdea txikituta erregosten jarri. Barazkiak bigundu direnean, arroza gehitu eta ondo nahastu. Jarraian, tomate murriztua eta cajun espeziak gehitu eta 2 minutuz kozinatzen utzi. Ondoren, oilo salda eta tomate zatitua bota. Nahastu eta hirugiharra, saltxitxa eta oilasko bularki gorrituak sartu, eta berriro nahastu. Irakiten hasten denean, sua jaitsi. Kazola estali eta 15-20 minutuz egosten utzi. Denbora pasaz gero, otarrainxkak eta baratxuri freskoaren adar berdeak txikituta gehitu. Oso gutxi nahastu eta beste 2 minutu gehiago egosten utzi. 5 minutu pausatzen utzi eta zerbitzatzeko prest dago.
Lyongo entsalada:
Eskarola ur hotzetan garbitu. Hirugiharra makilatxotan moztu eta zartagin batean olio pixka batekin gorritu. Bertatik atera eta zartaginera ozpina bota ozpin-olioa egiteko. Arrautzak 6 minutuz egosi eta ur hotzetan hoztu. Ontzi batean eskarola jarri, gainetik arrautzak zatituta bota eta hirugiharra eta tipula frijituta gehitu. Ozpin-olioa bota. Ogi xerrak moztu, labean txigortu eta entsaladari bota.
Ontzi batean 2 maionesa koilarakada jarri eta soberan gelditutako cajun espeziak gehitu, ondo nahastu eta ogi torrada batzuetan jarri.
BUKAERA:
Arroza kazolan bertan zerbitzatu eta gainean bi ogi torrada jarri. Entsalada ontzi batean jarri.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa