Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Orburu lorea:
Orburuak zuritu eta egosten jarri. Hoztu ondoren, lore hostoak tolestu, lore forma hartu dezan. Olio beroa duen zartagin batean bi aldetatik gorritu.
Arrautza galdarraztatuak:
Ura irakiten dagoenean, arrautzak sartu eta 6 minutuz egosi. Ur hotzetan epeldu. Eta ontzi batean ireki.
Urdaiazpiko saltsa:
Urdaiazpiko hezurrak galdarraztatu eta ur garbitan egosten jarriko ditugu, barazkiekin salda bat egin arte. Urdaiazpiko zapore ona duenean, iragazi eta tapioka pixka bat bota loditu dadin. Urdaiazpiko xerrak txikitu eta bertara sartu.
Orburu frijituak:
Orburuak zuritu, xerra finetan moztu, irinetatik pasa eta oliotan frijitu kurruskari geratu arte. Paperean xukatu eta gatza bota.
Foie gras krema:
Zartagin batean foie grasa laukitan moztuta salteatu.
BUKAERA:
Plater batean orburu lorea jarri eta gainean arrautza galdarraztatua. Inguruan urdaiazpiko saltsa jarri eta arrautzen gainean orburu frijituak, foie gras salteatua eta urdaiazpiko xerrak.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa