Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Gazta petit suisseak
Eltze batean ura eta esnea gurinarekin irakiten jarri. Gatza eta irina bota eta ore bat egin espatularekin nahastuz. Sutan pixka bat lehortu. Ondoren, sutatik atera eta arrautzak gehitu banan-banan. Gazta birrindua gehitu eta duen beroarekin urtzen utzi. Gozogintzako zorro batean sartu eta labeko erretilu batean bolatxoak egin. Laberatu 180 ºC-tan, 25-30 minutuz.
Gazta zarra eta udare krema:
Udarea zuritu eta karratutxotan moztu. Ontzi batean sartu eta bertara gazta zaharra eta esne-gain pixka bat bota. Ondo nahastu. Petit suissea erditik ireki eta krema honekin bete.
Hegaluzea maionesarekin:
Tipulina txikitu eta hegaluzearekin jarri. Maionesa gehitu eta ondo nahastu. Petit suissea erditik moztu eta honekin bete. Itxi eta izokin xerra zati bat gainean jarri.
Antxoa patea:
Osagai guztiak elkartu eta pasta bat egin. Petit suisse batzuk luzeak egin eta gainean pate honen puntu batzuk jarri.
BUKAERA:
Plater batean petit suisse desberdinak jarri eta hutsak daudenei piperrautsa bota.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa