Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Alberjiniak:
Alberjiniak luzeran moztu eta gatz dezente bota ura galdu dezaten garraztasuna kentzeko. Uretatik pasa eta ondo lehortu. Zartagin bero bat olioarekin jarri eta alberjinia xerrak su bizian gorritu bi aldetatik, eta paperean jarri xukatzeko.
Eltze batean olio txorrotada bat bota eta tomate txikitua jarri azukre eta gatz pixka batekin. 20 minutuz kozinatzen eduki. Albaka orriak txikituta gehitu eta puregailutik pasa.
Soja testurizatua:
Moztu barazki guztiak zati txikitan eta erregosi 3-4 minutuz.
Gehitu tomate frijitua barazkiei eta jarraitu su ertainean kozinatzen. Belarrak, espeziak, gatza eta azukrea gehitu.
Minutu batzuen buruan, sojari gehitu eta eragin. Loditu arte egosten jarraitu.
Barazki eta fruta entsalada:
Eraztun batean banan-banan barazkiak eta frutak karratutxotan moztuko ditugu. Erremolatxarekin hasiko gara, zatitu eta bertan sartu. Gero ahuakatea, tomatea, mangoa eta marrubiak. Olio pixka bat gainetik bota eta ondoren, ontzi batean ardi-mihiak sartu. Olioa, gatza eta limoi zukua gehitu, nahastu eta barazki eta fruten gainean jarri eskukadatxo bat.
BUKAERA:
Erretilu batean tomate saltsa luzatuko dugu. Ondoren, alberjinia gorrituekin estali. Gero, soja testurizatua jarri eta gainera parmesano birrindua eta mozzarella xerrak bota. 2 koilarakada arrautza irabiatu gehitu. Berriro errepikatu prozesua eta alberjiniarekin bukatuko dugu. Azkenik, tomate saltsa kapa luzatu, parmesano birrindua bota eta labean gainerre.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa