Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Croque madame arrautza:
Moldezko ogia arrabolarekin luzatu eta zanpatu. Ontzi batean sartu eta bertara urdaiazpiko egosia eta gazta xerra jarri, gainean barrengorriak xerratuta eta zartagin batean salteatuak lehendik eta gorringo bat. Esne gurin eta irinarekin bexamela egin eta guztiz estali. Gazta birrindu pixka bat bota eta gainerretu labean.
Arrautzak boilurrarekin:
Plastikozko papera ontzi batean luzatu eta boilur pateo olio pixka batekin luzatua igurtzi. Arrautza bertan ireki eta gatza bota. Ixkin batetik hasita plastikozko papera ixten joango gara eta sokarekin korapilo bat egin ireki ez dadin. Ur berotan sartu 5 bat minutu erdi egosita geratu arte. Goraizeekin moztu eta arrautza atera.
Smoothie berdea:
Birringailuaren ontzian sagarra zatituta, kiwi zuritua, luzokerra purgatuta (gatzetan eduki 10 minutuz) lima zukua, zerba orriak, jengibre birrindu pixka bat, 2 koilarakada agabe-jarabea eta izotzak sartu, birrindu eta edalontzi batean jarri. Apio adarra sartu.
Barrengorri saltsa:
Zartagin bateann olioarekin tipulina eta baraturi alea txikituta sartu. Erregosi eta barrengorriak txikituta gehitu. Kozinatzen utzi lehorrak gaeratu arte eta esne gaina bota, irakin bat eman eta birrindu. Lodiegi geratzen bada salda pixka bat bota. Gatzez probatu.
BUKAERA:
Plater batean croque madame arrautza jarri eta gainean egositako arrautza.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa