Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Baratxuri zopa krema:
Lapiko batean olio txorrotada bat bota eta baratxuri ale xerratuak gorritzen jarriko ditugu piperminarekin. Kolorea hartzen dutenean, zopako ogia txikituta gehitu eta erregosten jarriko dugu. Olioztatzen denean, tomate saltsa eta txorizo piper mamia bota, baita piperrautsa ere. Sueztitu eta ura eta salda kontzentratuaren pastilla botako dugu, eta irakiten jarriko dugu, 10 minutuz, su txikian. Ia-ia ez du irakin behar. Denbora igaro denean, pipermina atera eta birringailuarekin zopa txikitu.
Txistorra eta odolki kurruskaria:
Tipulina brunoise erara moztu eta gorritu. Ondoren, txistorra eta odolkia zati txikitan gehitu. Hostopila moztu eta enpanadilla batzuk egin.
Baratxuri fresko salteatuak:
Zartagin bat berotu olioarekin eta baratxuri freskoa salteatu.
Perrexil, baratxuri fresko eta zopako olioa:
Perrexil frijitua, baratxuri xerrak frijituta eta zopakoa motrailuan txikitu eta oliba olioa gehitu, ozpin olioaren antzera geratu dadin.
BUKAERA:
Plater sakon batean baratxuri zopa bota eta txistorra eta odolki enpanadillak jarri. Gainean, baratxuri freskoak salteatuta eta inguruan baratxuri, zopako eta perrexil olioa.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa