Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Penka egosiak:
Lehenik eta behin, zerbak garbitu, orri berdeak kendu eta penkak zuritu eta ari guztiak kendu egingo ditugu. Ur irakinetan egosi eta ur hotzetara pasa. Xukatu ondoren irin eta arrautzetatik pasa eta olio berotan frijitu.
Barazki salteatuak:
Tipulina eta azenarioa juliana eran moztu eta zartagin batean erregosten jarri. Zerba orriak galdarraztatu, xukatu, juliana eran moztu eta bertara bota. Irin pixka bat gehitu eta salda txorrotada bat bota. 5-10 minutuz kozinatu eta erreserbatu.
Pikillo saltsa:
Pikilloei haziak kendu eta zartagin batean baratxuri alea olioarekin gorritu ondoren, bertara gehitu eta 5-10 minutuz kozinatzen eduki. Esne gaina bota, irakin eta birrindu. Iragazi eta gatza jarri.
BUKAERA:
Erretilu batean, pikillo saltsa pixka bat luzatu. Ondoren penkarekin estali. Barazki salteatuak jarri. Berriro errepikatuko dugu estaldura hau eta penkarekin bukatuko dugu. Hauen gainean urdaiazpiko xerra gorrituak jarri eta gazta birrinduarekin bukatu. Labean gainerretu eta urdaiazpiko txikitua gehitu.
Platerean jarri nahi bada, pikillo saltsa bota, eta penka eta barazki salteatu errazio bat jarriko dugu.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa