Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Lehenengoak

Oilasko eta otarrainxka jiozak soia saltsarekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Jioza orea:
  • Irina, 200 g
  • Ur beroa, 90 gr
  • Gatza koilarakada txiki bat
  • Arto irina orea luzatzeko
  • Oilasko betegarria:
  • Oilasko bularra txikitua
  • Tipulin adarra
  • Aza zati bat
  • Baratxuri ale bat
  • Jengibre zati bat
  • Txakoli koilarakada bat
  • Sesamo olio koilarakadatxo bat
  • 2 koilarakada soia saltsa
  • Gatza
  • Arto irina koilarakadatxo bat
  • Oliba olioa
  • Otarrainxka betegarria:
  • 6 otarrainxka
  • Baratxuri freskoa
  • Aza zati bat
  • Baratxuri ale bat
  • Jengibre zati bat
  • Txakoli koilarakada bat
  • Sesamo olio koilarakadatxo bat
  • 2 koilarakada soia saltsa
  • Gatza
  • Arto irina koilarakadatxo bat
  • Oliba olioa
  • Oilo salda
  • Oliba olioa
  • Arroz ozpina, 50 g
  • Soia saltsa, 50 g
Prestaketa

Jioza orea:

Irina eta gatza ontzi batean sartu eta ur beroa gehituko diogu. Bi makiltxoekin nahastu eta eskuekin ahal denan oretu ontzitik kanpo, mahai gainean masa fin bat geratu arte oretu. Pausada bat eman eta tutu bat egin, zati txikiak moztu eta arto irin eta arratolaren laguntzaz borobildu ore zatiak.

Oilasko betegarria:

Baratxuria eta jenjibrea birrindu. Aza galdarraztatu eta ondo xukatu. Tipulin adarra eta aza txikitu txikitu. Osagai guztiak ontzi batean elkartu eta ondo nahastu.

Zartagin batean olioa berotzen jarri eta jiozak behe aldetik gorritu. Oilasko salda pixka bat sartu eta egosi 5 minutuz.

Otarrainxka betegarria:

Baratxuria eta jenjibrea birrindu. Aza galdarraztatu eta ondo xukatu. Baratxuri freskoa eta aza txikitu txikitu. Osagai guztiak ontzi batean elkartu eta ondo nahastu.

Jioza ore borobilak luzatu eta betegarri koilarakada bat jarri. Eskuekin itxi.

Lurrunontzi batean aza orri bat jarri. Gainean jiozak eta 7 minutuz egosi.

BUKAERA:

Bi jioza desberdinak plater lau batean jarri eta soia saltsa alboan, ontzitxo batean, aurkeztu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena