Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Barazki arroza:
Zartagin batean olio pixka bat jarriko dugu, eta bertan tipulina erregosten jarriko dugu. Alberjinia zuritu, karratutxotan moztu eta bertara gehitu. Orburuak zuritu, xerratu eta hauek ere zartaginera botako ditugu. Tomate frijitua bertara bota eta ondo erregosten utzi prestaketa guztia. Gero, ilarrak eta ziazerbak bota arrozarekin batera. Sueztitu eta salda gehituta, kozinatzen utzi su handian, 15 minutuz.
Bakailao bolak:
Zartagin batean olioa bota, eta piper berdea, tipulina eta baratxuri alea txikituta erregosten jarriko ditugu. Eltze batean ura irakiten jarri eta bakailaoa galdarraztatu. Bertan bakailao tripak egosiko ditugu, 15 minutuz. Ontzi batean bakailaoa mamituta, honen tripak txikituta, barazki erregosiak, ogi mamia esnetan hezetuta, arrautza eta perrexil txikitua gehitu, ore sendo bat egin arte. Gatza bota eta bolak egingo ditugu. Arrautza-irinetan pasatu eta oliotan frijitu. Xukatu eta geroko gorde.
Saltsa bizkaitarra:
Tipula, piperra eta baratxuria erregosi olio eta gatz pixka batekin. Ondoren, tomateak zatituta eta piper txorizero mamia gehitu. Sueztitu eta arrain salda gehitu. 20 minutuz irakiten eduki. Birrindu, iragazi eta loditasuna behar badu, Maizenarekin loditu.
BUKAERA:
Plater batean 2 koilarakada arroz jarriko dugu, eta gainean 2 bakailao bola saltsa bizkaitarrarekin.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa