Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Bruselazak saltsan:
Bruselazak garbitu eta ur irakinetan egosi. Xukatu eta ur hotzetan sartu. Zartagin batean baratxuri alea eta tipulina txikituta sartu eta oliba olioarekin erregosten jarri, Urdaiazpiko txikitua sartu, sueztitu eta bruselazak erditik moztuta sartu ondoren salteatu multzo guztia
Patata krema:
Patatak zuritu eta egosi eta ontzi batean sartu, beratar beste osagaiak gehitu eta birringailuarekin astindu bat eman, gatzez probatu eta epelean erreserbatu.
Porru, odolki eta aza biribilkia:
Porrua txikituta erregosten jarri zartaginbatean olioarekin. Aza juliana eran moztu, uretan 5 minutuz egosi eta xukatu ondoren, zartaginera gehitu. Beste zartagin batean odolkia mamituta sartu eta sueztitu. Barazkiekin nahastu eta 5 mintuz erregosi. Hoztean, brick orrian jarri eta tutu luze bat egin. Olio berotan frijitu.
BUKAERA:
Plater batean bruselazak jarri eta inguruan patata krema bota. Gainean tutua jarri eta perrexilarekin bukatu.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa