Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Lehenengoak

Dukesa patatak arrautza flamenkoz beteta
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Dukesa patatak:
  • 4 patata
  • 2 arrautza
  • Gazta birrindua, 200 g
  • Gurina
  • 5 hirugihar xerra
  • Gatza
  • Piper beltza
  • 4 arrautza
  • Arrautza flamenkoak:
  • Porru bat
  • Ilarrak, 200 g
  • Tipulin bat
  • Oliba olioa
  • 2 urdaiazpiko xerra
  • Txorizo punta bat
  • Tomate saltsa:
  • Tipulin bat
  • 2 baratxuri ale
  • 12 Cherry tomate
  • Gatza
  • Oliba olioa
  • Albaka, sorta bat
  • Ogi xerra batzuk
Prestaketa

Dukesa patatak:

Lehenengo, patatak zuritu eta egosten jarriko ditugu. Puregailutik pasatu eta gero, ontzi batean ipini, eta bertara botako ditugu arrautza, gazta birrindua 100 gramo, gatza, gurina eta piper beltza. Ondo nahastu eta gozogintzako zorro batean sartu iragazki kizkurrarekin eta labe erretilu batean 5 zentimetroko ontziak egingo ditugu. 180ºCtan laberatu, gainerre arte.

Bestalde, hirugihar xerrak zartagin batean frijitu lehortu arte, paperean koipea xukatu, eta labanarekin ondo txikitu. Patata ontzietan, sartu koilarakada bat gazta birrindua eta txikitutako hirugihar frijituaren beste koilarakada bat. Gainean, ipini arrautza, gazta birrindua eta hirugihar frijitu-txikitua, eta berriro laberatu, 180ºC-tan 3-4 minutuz.

 

Arrautza flamenkoak:

Eltze batean, ilarrak 8 minutuz egosten jarriko ditugu. Zartagin batean, tipulina eta porrua txikituta sartu eta olioarekin erregosten jarri. Urdaiazpikoa eta txorizoa ere txikitu eta bakoitzetik erdia zartaginera sartuko dugu barazkiekin batera erregosteko. Ilarrak egosita daudenean, xukatu eta bertara bota dena, batera erregosi dadin.

 

Tomate saltsa:

Zartagin batean, olioarekin, sartu tipulina eta baratxuri aleak txikituta, eta erregosten jarri. Cherry tomateak erditik moztuta gehitu eta erregosten utzi, 15 minutuz edo marmelada antzeko bat geratu arte. Gatz pixka bat bota, eta, hagaxka batekin, zanpatu saltsa lodi bat geratu arte.  Gehitu albaka hosto txikitua.

Moztu ogi xerra karratutxoetan, eta txigortu labean.

 

BUKAERA:

Plater baten erdian dukesa patata jarri eta alde batean ilarra kozinatuak eta beste aldean tomate saltsa. Ogi karratu txigortuak gainetik bota.

 

 

 

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena