Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Kardu kozinatua:
Ontzi bat ur hotza eta limoi zukuarekin prest edukiko dugu kardua zuritzen hasten garenerako. Eskularruak jarrita, karduari ileak eta azala kenduko dizkiogu eta limoi zukuaren ontzian sartuko dugu. Bitartean, ura irakiten jarriko dugu gatzarekin. Kardu guztia zurituta dagoenean, uretan egosi eta bertan hozten utziko dugu.
Zartagin batean olioarekin baratxuria sueztitzen jarri eta urdaiazpikoa txikitua gehituko diogu. Irin pixka bat bota eta ardo zuriarekin murriztu. Orduan kardo zatiak sartu, baita egosketako salda ere, eta irakinaldi bat emango diogu saltsa lodi geratu arte.
Arbendol pralinea:
Eltze batean olioa eta arbendola jarriko ditugu eta frijitzen jarri kolore marroixka hartu arte. Orduan paperean xukatu eta gatza bota. Hozten denean, ontzi batean frijitzeko olioa eta arbendola jarriko dugu eta ondo txikituko dugu pralinea egin arte.
Karduarentzako mueslia:
Osagai guztiak zati txikitan moztu eta oliotan frijitu. Xukatu ondoren, gatza bota eta elkartu egingo ditugu.
Arrautza labean:
Labe erretilu batean altzairuzko eraztuna jarri, olioarekin igurtzi eta arrautza bertan irekiko dugu. Labean sartu 180 ºCan, 8-10 minutuz.
BUKAERA:
Plater batean kardu koilarakada on bat jarri eta erdian labean egindako arrautza. Inguruan praline ari bat jarri eta gainean mueslia hautseztatu.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa