Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Lehenengoak

gezurrezko arrain zopa kuiarekin, eta bere hornigaiak
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Kuia arrain zopa:
  • Kuia, 250 g
  • Patata bat
  • Tipulin bat
  • Brandy txorrotada bat
  • Otarrainxka buruak, 6
  • Zopako ogi zati bat
  • Zopa hornigaiak:
  • Gerezi tomateak, 2
  • Txangurru mamitua
  • Legatz zati bat
  • Otarrainxkak
  • Txirlak, 4
  • Bieirak, 4
  • Amuarrain arrautzak
  • Arrain bolak:
  • Zapo zati bat
  • Arrautzak, 2
  • Baratxuri bat
  • Perrexila
  • Moldeko ogi zati bat
  • Esnea
  • Irina
  • Zopakoa eta perrexil olioa:
  • Zopako zati bat
  • Perrexil eskukada bat
  • Baratxuri ale bat
  • Oliba olioa
  • Gatza
Prestaketa

Kuia arrain zopa

Tipulina txikituta erregosten jarri eta biguntzen direnean, patata, kuia zatituta eta otarrainxka buruak gehitu, brandyarekin erre, urarekin estali eta 10 minutuz egosi. Birringailuarekin txikitu, iragazi eta gatzez ondo.

Zopa hornigaiak

Gerezi tomateak zuritu eta iskin batean mozketa bat egitean, hustu eta txangurruarekin bete.

Legatza laukitan moztu eta azalaren aldetik ondo gorritu, eta buelta emanda, kozinatzen bukatu.

Otarrainxka zurituak eta bieirak zartaginean gorritu.

Txirlak zartaginean ireki.

Arrain bolak

Arrautza bat, baratxuri alea, perrexila eta moldeko ogia esnetan bustita birrindu egingo dugu, eta zapo txikituarekin nahastu. Bolak egin, irin eta arrautzetatik pasata oliotan frijitu. Ez daitezela oso handiak izan.

Zopakoa eta perrexil olioa:

Zopako ogia, perrexila eta baratxuri alea frijitu, eta olio pixka batekin txikitu eta nahastu, olio lodi bat bezala geratu arte. Gatza bota.

Bukaera

Plater sakon batean, zopa hornigaiak bata bestearen gainean eta ondoan jarriko ditugu, platera ondo apainduz. Zopako eta perrexil olioarekin platera margotu eta 2 arrain bola ere jarri. Zerbitzatzean zopa bota.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena