Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Lehenengoak

Gabonetako hasierakoak
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Foie gras mi-cuita:
  • Foie gras mi-cuit bat
  • Ahabi erretilu bat
  • Azukre beltza, koilarakada bat
  • Ogi txigortuak, 4
  • Arto frijitua, koilarakada bat
  • Urdaiazpiko eta mozarella biribilkia:
  • Hostopil xafla bat
  • Gazta krema, 150 g
  • Urdaiazpikoa, 125 g
  • Porru bat
  • Galeper arrautzak, 6
  • Gazta birrindua, 150 g
  • Gatza
  • Arrautza beteak:
  • Arrautzak, 2
  • Atungorri lata oliotan
  • Tipulina
  • Maionesa
  • Perrexila txikitua
  • Antxoa xerrak, 4
  • Otarrainxka kopa:
  • Otarrainxka egosiak, 4
  • Mango bat
  • Ahuakate bat
  • Adar tomate bat
  • Maionesa, 2 koilarakada
  • Ketchup koilarakada bat
  • Amuarrain arrautzak
  • Perrexil txikitua
Prestaketa

Foie gras mi-cuita:

Zartagin batean azukre beltza eta ahabiak bota, eta egosten jarri, marmelada bat bezala geratu arte. Ogi gainean foie gras zati bat jarri, eta ondoan ahabia-marmelada. Gainetik arto frijitu txikitua hautseztatu.                                                                                                          

Urdaiazpiko eta mozarella biribilkia:

Porrua txikituta zartagin batean erregosi olio pixka batekin. Ontzi batean gazta krema, urdaiazpikoa txikituta, gazta birrindua eta porru erregosia sartu eta nahastu. Hostopil xafla luzatu eta gainean osagaiak jarri. Bildu eta bi behatzen lodierako xerrak moztu. Erretilu batean luzatu eta laberatu 180 ºCan, 10-15 minutuz. Zartagin batean galeper arrautza frijitu eta hostopilaren gainean gatzez onduta jarri.

Arrautza beteak:

Arrautzak egosi uretan 10 minutuz, hoztu eta zuritu. Erditik ireki eta gorringoa kendu. Ontzi batean sartu maionesa. Perrexila txikitua, tipulina txikitua eta atunarekin batera, nahastu eta zuringoa bete. Txotx batean antxoa xerra bildu eta arrautzan iltzatu.

Otarrainxka kopa:

Ontzi batera ahuakatea zatituta, tomatea txikituta, mangoa karratutxotan moztuta eta perrexil txikitua sartu. Maionesa eta ketchupa gehitu eta ondo nahastu. Amuarrain arrautza koilarakada bat bota eta edalontzi batzuk bete. Gainean otarrainxka egosiak jarri.

BUKAERA:

4 hasierakoak batera zerbitzatu mahaian.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena