Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Lehenengoak

Txangurru bricka itsaski saltsarekin eta barazki sorta tenpuran
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Txangurro bricka:
  • Txangurru mamitua, 300 g
  • Porru bat
  • Tipulin bat
  • Gurina, 100 g
  • Tomate frijitua, 3 koilarakada
  • Itsaski krema, 100 g
  • Esnea, 300 g
  • Gurina, 30 g
  • Irina, 30 g
  • Gatza
  • 2 brick orri
  • Itsaski saltsa:
  • Oliba olioa
  • Tipulin bat
  • Azenario bat
  • Porru zati bat
  • 2 tomate
  • Estragoi lehorra
  • Brandy zorrotada bat
  • Karabinero txikiak, 8
  • Ura
  • Arto irina
  • Barazki sorta tenpuran:
  • Tenpura irina
  • Ur hotza
  • Gatza
  • Tipulin laurden bat
  • Azenario laurdena
  • Piper berde erdi bat
  • Piper gorri laurden bat
  • Kuiatxo laurden bat
  • Piper hori laurden bat
  • Frijitzeko olioa
Prestaketa

Txangurru bricka:

Txangurru mamituari azal eta hezurtxoak kendu ondoren, zartagin batean gurina bota eta porrua eta tipulina brunoise eran moztuta erregosten jarri. Tomate frijitua sartu eta 5 minutuz irakitean, itsaski krema eta txangurru mamitua gehitu, irakinaldi bat eman eta erreserbatu.

Beste eltze batean, gurina urtu, irina bota, 5 minutuz erre eta esnea sartu, beste 5 minutuz irakin eta txangurru donostiarrarekin nahastu eta hotzean gorde. Brick orria erditik moztu eta albo batean txangurru bexamel koilarakada handi bat jarri. Bricka itxi eta hiruki forma eman. Gurinarekin igurtzi eta laberatu edo gurina eman gabe frijitu.

Itsaski saltsa:

Eltze batean olio zorrotada bat bota eta tipulina, azenarioa eta porrua txikitu ondoren, bertara bota gatz pixka batekin erregosten jartzeko. Barazkia ondo eginda dagoenean, tomatea zatituta gehitu eta ondo egiten utzi. Orduan, karabineroak, estragoi lehorra eta brandya sartu, sueztitu eta urarekin estali 25 minutuz irakiteko. Birrindu eta iragazi.

Barazki sorta tenpuran:

Ontzi batean tenpura irina sartu eta ur hotzarekin tenpura egin. Gatz pixka bat bota. Barazkiak Juliana eran moztu eta barazki bakoitzetik 3-4 zati hartu, sorta bat egin eta irinetatik  eta tenpuratik pasa ondoren, frijitu.

BUKAERA:

Plater batean itsaski krema jarri eta gainean txangurru brickak. Barazki sorta hauen gainean kokatu.

 

 

 

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena