Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Arroza labean
Erramua eta ezkaia saldara bota eta irakiten jarri.
Untxi zatiei gatza eman, eta zartaginean olioarekin ondo gorritu. Berakatza eta piper berdea ondo txikitu eta bertara bota; erregosten jarri. Tomate birrindua gehitu. Tomatea murrizten denean, barraskiloak bota, irabiatu eta arroza eta azafraia gehitu. 5 minutuz sueztitu eta salda bota, pixka bat irabiatu eta irakiten hasten denean 5 minutuz sutan eduki. Berakatz burua erdian jarri, eta labera sartu, 180 ºCan 10 minutuz.
Berakatz burua hustu eta purea saldara bota.
Barazki erreak
Tomatea xerratan moztu. Lekak Juliana finean moztu eta ur gazian sartu 10 minutuz. Gari-zainzuriei txortena kendu eta galdarraztatu 15 segundoz. Barazkiok arrozaren gainean jarriko ditugu labera sartzean.
Piparra aliolia
Piparrei haziak kendu, eta ontzi batean sartu beste osagaiekin. Birringailuarekin ondo emultsionatu.
Aurkezpena
Barazkiak arrozaren gainean jarri eta piparra alioli puntu batzuk jarri. Untxi solomoa xerra finetan moztu eta gainean jarri.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa