Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Lehenengoak

Perretxiko eta onddo menestra polentarekin
Osagaiak
  • Perretxiko eta onddo menestra:
  • Ziza horiak
  • Onddoak
  • Gibelurdina
  • Amanita
  • Saltsa-perretxikoa
  • Niskaloak
  • 4 baratxuri atal
  • Perrexil txikitua
  • Oliba olioa
  • Polenta perretxikoekin:
  • Perretxikoak, 125 g
  • Urdaiazpikoa, 2 xerra
  • Tipulin txikitua, 50 g
  • Baratxuri atal bat
  • Ardo zuria, txorrotada bat
  • Salda, 50 g
  • Tipulin txikitua, 30 g
  • Polenta, 30 g
  • Gurina, 25 g
  • Salda
  • Parmesano birrindua, 15 g
  • Onddo galleta:
  • Gurina, 65 g
  • Irina, 125 g
  • Gorringo bat
  • Gatza
  • Ura, 2 koilarakada
  • Hurrak, eskukada bat
  • Pinazi ozpin-olioa:
  • Pinaziak, 50 g
  • Onddo olioa, 80 g
  • Jerez ozpina, 2 koilarakada
  • Tipulin adar txikitua, koilarakada bat
  • Gatza
Prestaketa

Perretxiko eta onddo menestra

Perretxiko-mota bakoitza modu desberdinean moztuko dugu, eta batzuk zartaginean salteatu, besteak plantxan eta baten bat labean edo konfitatuta egingo ditugu. Baratxuria eta perrexila erabili.

Polenta perretxikoekin

Zartagin batean baratxuri atal txikitua eta 50 g tipulin txikitu sartuko ditugu olioarekin, eta erregosten jarri. Urdaiazpiko txikitua eta onddo txikituak gehitu, erregosi. Ardo zuria sartu eta murriztu, lehortu arte. Salda bota eta egosten utzi 5 minutuz.

Beste zartaginean olioa bota eta 30 g tipulin txikitu erregosten jarri, polenta eta salda gehitu, estali arte, eta egosten jarri irabiatuz risotto bat balitz bezala. Polenta eginda dagoenean, perretxiko-saldara bota eta  gurina eta parmesano birrinduarekin elkartu.

Onddo galleta

Osagai guztiak, hurrak izan ezik, ontzi batean sartu, ondo nahastu eta hotzean gorde. Labeko paper batean orea luzatu, hur apurtuak gainetik bota eta laberatu egingo dugu onddo formarekin 170 ºCan 5 minutuz.

Pinazi ozpin-olioa

Pinaziak labean txigortu ondoren, erdiak, birrinduta, onddo olioarekin eta ozpinarekin birrindua nahasiko ditugu; gainerako pinaziak eta tipulin adar txikitua gehitu, nahastu eta erreserbatu.

AURKEZPENA

Plater batean koilarakada on bat polenta krematsu jarri, ingurutik perretxikoak eta onddoak jarri bata bestearen ondoan; gainetik, pinazi ozpin.-olioa bota eta onddo galleta pare bat jarri.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena