Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Arroza:
Arroza ur hotzetan garbitu dugu. Eltze azkar batean barazkiak su erdian erregosiko ditugu 50 ml oliorekin. Ura lehenik eta ondoren bota, arroza gehitu eta 14 minutuz egosten utziko dugu. Hozten denean, tapa kendu eta beste 50 ml oliba olio eta gatza gehituko ditugu. Ongi nahastuko dugu guztia.
Barazki erregosiak
Barazkiak laukitan zatitu ditugu. Kazola edo zartagin batean oliba olioa jarriko dugu barazkiekin batera, su erdian gatz pittin batekin. Barazkiak bigundurik ditugunean, tapa kendu eta pixka bat gehiago gorritzen utziko ditugu. Amaieran probatu eta puntuan jarri.
Kuia eta kuiatxoa plantxan
Barazkiak erditik ebaki eta xerra finetan moztuko ditugu. Xerrak erretilu batean jarri era oliba olioarekin bustiko ditugu. Plantxa bero batean bi aldeetatik pasako ditugu minutu pare batez bigundu bitartean. Sutatik kanpo gatza gehituko diegu.
Brokolia mikrouhinean
Brokolia sortatxo txikiak eginez zatitu eta odoren ur hotzetan garbituko dugu. Plater sakon batean urarekin estaliko dugu eta mikrouhinean sartuko dugu 3 minutuz 800Wan.
Erremolatxa birrindua
Erremolatxa zuritu eta birrindu egingo dugu. Ondoren olioa eta gatza gehituko dizkiogu.
Saltsa
Zartagin batean sesamoa segundo batzuz txigortuko dugu. Sesamoa txigortu ondoren, motrailu batean jarri eta pittin bat zanpatuko dugu. Katilu batean sesamoa, oliba olioa eta tamari saltsa batuko ditugu.
Arrautza mikrohuinean
Katilu estu batean 100 ml ur jarriko dugu. Mikrouhinera sartu eta 10 segunduz berotuko dugu. Arrautza kraskatu eta katilura sartuko dugu. Ondoren mikrouhinera sartuko dugu 30 segundoz 800Wra.
Aurkezpena
Edertzeko uztai metaliko bat arroz integralez beteko dugu. Honen albo batean, kuiatxoa eta bestean kuia plantxan jarriko ditugu. Jarraian, barazki erregosia, albo batean eta brokolia bestean. Arrozaren parean erremolatxa birrindua jarriko dugu. Osagai guzien gainetik saltsa botako dugu. Amaitzeko, arrautza eta perrexil hosto bat jarriko dugu arrozaren gainean.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa