Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Sardina takoa:
Piper gorria, berdea eta tipulina juliana eran moztuta, zartagin batean erregosten jarriko dugu. Sardinak eta antxoa xerrak xukatu koipez. Arto taloa zartaginetik pasa bi aldeetatik, eta erdian piperrada koilarakada bat jarri eta gainean sardina eta antxoa xerrak jarriko ditugu. Gainetik perrexil eta baratxuri olio txorrotadatxo bat bota.
Mendrezka, muskuilu eta "pico de gallo" takoa:
Lehenik, "pico de gallo"-a prestatuko dugu: tomatea zuritu, haziak kendu eta datotan moztu; piper gorria ere zuritu, eta tomatea bezala moztu; tipularekin berdin egingo dugu. Gero, barazki guztiak txikituta nahastu, eta martorria apurtuta gehitu, baita lima zukua eta pipermin txikitua ere, eta oliba olio txorrotada bat bota. Arto taloa zartaginetik pasa, eta erdian pico de gallo koilarakada on bat jarri ondoren, gainean muskuiluak eta mendrezka jarri, eta gainetik oliba beltzak zatituta gehitu.
Berberetxo eta ahuakate takoa:
Ontzi batean tipula morea juliana eran sartu ondoren, piper beltz buelta bat bota, jarraian ahuakatea zatituta, pipermin saltsa tanta batzuk, berberetxo lata osoa eta berak duen salda pixka bat, lima zukua, oliba olio txorrotada eta martorria txikituta. Ondo nahastu, eta zartaginetik pasatako arto taloaren erdian koilarakada on bat jarri. Gainetik, artoak txikituta bota.
BUKAERA:
Plater batean, bakoitzetik tako bat jarriko dugu.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa