Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Lehenengoak

Ziazerba ricotta eta barrengorri ravioliak baratxuri beltz saltsarekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Pasta freskoa:
  • 00ko gari irina, 200 g
  • Arto semola, 50 g
  • 2 arrautza
  • Gorringo bat
  • 1 koilarakada oliba olio
  • Gatza
  • Barrukoa:
  • Tipulin bat
  • 6 barrengorri
  • Ricotta, 90 g
  • Parmesano birrindua, 70g
  • 2 eskutada ziazerba
  • 5 intxaur
  • Urdaiazpiko xerrak, 50 g
  • Oliba olioa
  • Gatza
  • Tomate saltsa lodia:
  • 2 tipulin
  • Piper berde bat
  • 2 tipulatx
  • Albaka sorta bat
  • Ardo beltza, txorrotada bat
  • Kontserbako tomatea, lata bat
  • Azukre pixka bat
  • Gatza
  • Oliba olioa
  • Baratxuri beltz saltsa:
  • 2 baratxuri beltz
  • Tipulin bat
  • Idiazabal zati bat
  • Oliba olioa
  • Gatza
  • Esne gaina, 200 g
  • Albaka hostoak
Prestaketa

Pasta freskoa

Irinarekin eta arto semolarekin sumendi bat egin eta erdian arrautzak, olioa eta gatza jarri. Eskuekin landu orea egin arte, eta hozkailuan utzi lasaitzen.

Orea prest dagoenean, arto-semola pixka bat hartu eta lantzen hasiko gara pasta-makinarekin.

Pasta luzatu eta karratuak moztu. Erdian betegarria jarri eta itxi.

Pasta egosteko, lapiko bat urez bete, gatza eman, pasta sartu, eta 2-3 minutu eduki irakiten.

Betegarria

Tipulin txikitua erregosten jarriko dugu zartagin batean olioarekin. Barrengorri txikituak gehitu, eta erregosten jarraitu ondo egin arte. Ziazerbak ere sartu eta buelta batzuk eman ondoren sutatik atera. Urdaiazpikoa txikitu eta bertara bota ricotta eta parmesano birrinduarekin batera. Intxaur txikituak ere sartu. Gatz-puntua probatu, eta hozten jarri. Ore lodi bat bezala geratu behar da.

Pasta freskoa luzatu eta bertan betegarria jarriko dugu, arrautza nahasiarekin eman eta beste pasta xafla batekin itxi. Betegarriaren inguruak atzamarrekin estutuko ditugu ravioli itxurarekin gera daitezen, karratutan moztuko dugu. Eltze bat ur irakinarekin jarri eta ravioliak ditugu 2 minutuz egosiko ditugu.

Tomate saltsa lodia

Tipula, tipulatxa eta piper berdea txikitu, eta erregosten jarri zartagin batean olio eta gatz pixka batekin. Ondo sueztitu ondoren, tomatea, azukrea eta ardoa gehitu, ondo murriztu eta egosten utzi 20 minutu. Birrindu, iragazi eta kazola batean erreserbatu. Albaka hostoak sartu.

Baratxuri beltz saltsa

Tipula txikitua erregosten jarriko dugu zartaginean gatz pixka batekin. Baratxuri beltz aleak gehitu, 2 minutuz sutan utzi eta esne gaina eta Idiazabal gazta botako dizkiogu. Birringailuarekin txikitu eta erreserbatu.

Bukaera

Ravioliak egosi ondoren, xukatu eta plater batean jarriko ditugu, inguruan baratxuri beltz saltsa bota, eta gainean koilarakada bat tomate saltsa eta albaka hostoak.

 

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena