Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Itsaski salpikoia
Otarrainxkak ur irakinean egosiko ditugu 2 minutuz; hoztu eta zuritu. Buia uretan egosiko dugu 10 minutuz. Haginak kendu eta barruko haragia aterako diogu.
Abakandoa eta izkiratzarrak zartagin batean salteatuta utziko ditugu.
Ahuakatea karratu txikitan moztu eta erreserbatu. Kaparrak eta ozpin pepinoak txikitu eta ahuakatearekin nahastu.
Adar tomatea, tipulina, arrautza egosia eta tipulin adarra oso txiki zatituko ditugu, eta nahastu. Kukulua juliana eran moztu eta uztai batean sartuko dugu. Gainean ahuakatea, kaparrak eta ozpinetako pepinoa jarri, eta horien gainean buia mamia eta otarrainxka egosiak. Abakandoa eta izkiratzarrak ondoan utzi, eta gainetik ozpin-olioa isuri.
Saltsa arrosa
Ontzi batean osagai guztiak sartu eta ondo nahastu. Amuarrain arrabak saltsa arrosarekin nahastu.
Cherry tomate gozatuak
Tomateak zuritu, oliotan sueztitu oso suabe, eta tipulin adar txikituarekin nahastu.
Bukaera
Plater batean uztai bat jarri, salpikoiz bete, eta uztaia kendu. Gainean amuarrain arraba batzuk eta koilarakada bat saltsa arrosa jarriko dugu, eta dena barazki ozpin-olioarekin ondu. Inguruan cherry tomate gozatuak jarri.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa