Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Tomate eta gerezi gazpatxoa
Barazkiak ondu garbitu, zuritu. Pepinoari haziak eta piperrei pipitak kendu.
Tomatea, piperrak eta pepinoa zatitu, dena bol batean gainerako osagaiekin (baratxuria, ogi-mamia, ozpina, ura, olioa eta gatza) jarri, gereziak izan ezik. Dena ondo nahastu, film-paperarekin estali eta 8 orduz hozkailuan utzi.
Zortzi orduak igarota, gereziak hezurrik gabe gehitu eta dena irabiagailuan txikitu, ondo batuta geratu arte. Iragaztontzi fin batetik pasatu, gatza eta piperbeltza bota. Hotza zerbitzatu.
Gazpatxoaren osagarriak
Tipulina, tipulin adarra eta tomatea oso txiki zatitu eta nahastu. Bi koilara txikirekin hartu eta bolatxo antzeko bat egingo dugu. Plater erdian jarri. gereziei hezurra kendu, erdibitu eta platerean jarriko ditugu. Ogi txigortua ere hauen ondoan kokatuko dugu.
Bi galeper arrautza egosi erdibituta ere jarriko ditugu.
Sardina espetoa:
Sardinak espetoan sartu eta parrilan egingo ditugu. Egin ondoren, erditik ireki eta hezurra kendu. Plater batean zabaldu.
Pebre ozpin-olioa
Adar tomatea zuritu eta haziak kendu, zati txikitan moztu eta ontzi batean sartu. Tipulina brunoise eran zatitu eta tomatearekin batera nahastu. Bertara, pipermina eta martorri txikitua, gatza, limoi zukua eta olioa gehituko dugu eta ondo irabiatu.
Bukaera
Plater sakon batean gazpatxoaren osagarriak ipini eta gazpatxoa txarro batean jarriko dugu. Beste plater batean, sardinak hezurrik gabe jarri eta pebre ozpin olioa gainetik bota.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa