Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Lekak urdaiazpikoarekin
Lekak makilatxotan zatitu eta uretan egosiko ditugu. Xukatu eta geroko gorde. Batata egosi ondoren, karratutxotan zatitu eta zartagin bero batean olioarekin salteatuko dugu. Zartagin batean oliba-olioa bota eta baratxuri xerratua gorritzen jarri. Dantzan hasten denean, batata egosia bota, salteatu eta lekarekin nahastu.
Arrautza erdi egosia
Arrrautzak 5 minutuz ur irakinetan egosiko ditugu. Uretan hoztu eta zuritu. Sardeska batekin apurtu eta urdaiazpikoarekin bildu.
Tipula sare frijitua
Tipula xafla finetan zatitu eta irinetatik pasa ondoren, oliotan frijitu, kurruskari gelditu arte. Paperean xukatu eta gatza bota.
Baratxuri erre aliolia
Baratxuri burua errea hustu eta esne, gatza eta ozpinarekin nahastuko dugu, birringailua artu eta igo egingo dugu-
Bukaera
Plater batean lekak jarriko ditugu, erdian zulotxo bat egin eta tipula frijitua sartu, eta honen gainean arrautza urdaiazpikoan bilduta. Inguruan baratxuri erre aliolia jarri.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa