Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Steak tartarra
Haragia laban zorrotz batekin pusketa txikitan zatitu eta ontzi batean sartuko dugu.
Ozpinetako luzkerrak, tipulina eta kaparrak brunoise eran zatitu eta haragia dagoen ontzira sartuko ditugu. Ziapea, saltsa ingelesa, perrexil txikitua eta pipermin saltsa ere bertara sartu, eta koilara batekin ondo nahastuko dugu. Uztai formako molde batean sartu eta platerean jarriko dugu zatia. Erdian gorringo bat jarri, ondoan ogi txigortuak eta hauen gainean maionesa puntu batzuk. Steak tartarra gorringoarekin nahastu ondoren, ogi txigortuetan jarriko dugu jateko.
Ahate gibela pikuekin
Ahate eskalopea zartagin bero batean oliorik gabe jarri. Gorritzean, erretilu batean utzi.
Pikuak erditik ireki eta bertan foie-gras eskalope zati bat sartuko dugu. Tapa jarri, datil ozpin-olioa gainetik bota eta arto frijitu txikitua hautseztatu gainetik.
Ganba broxeta
Ganbak zuritu, mangoa karratutan zatitu eta brotxeta-makil batean sartu, 3 ganba eta 2 mango zatirekin batera.
Barazkiak brunoise eran zatitu. Ozpin, gatz eta olio pixka batekin nahastu eta sutan epeldu.
Broxeta zartaginean gorritu eta ozpin-olioa gainetik jarri.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa