Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Lehenengoak

Oilasko galantina eta patata entsalada belar eta intxaur ozpin-olioarekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Oilasko galantina:
  • Oilasko haragi txikitua, 300 g
  • Piper gorri bat
  • Piper hori bat
  • Azenario bat
  • Onddo bat
  • Oliba beltz eskukada bat
  • Gatza
  • Soja saltsa
  • Oliba-olioa
  • Patata entsalada:
  • 2 patata
  • Oliba berdeak, eskukada bat
  • 4 antxoa
  • 4 ozpin-luzoker
  • Maionesa, 2 koilarakada
  • Tipulin adar sorta bat
  • Eskuhori koilarakada bat altramuz
  • Arrautza egosi bat
  • Oliba olioa
  • Gatza
  • Belar eta intxaur ozpin-olioa:
  • Perrexil sorta bat
  • Albaka sorta bat
  • Estragoi sorta bat
  • Limoi baten zukua
  • Sagardo ozpina, 25 g
  • Intxaurrak, koilarakada bat
  • Oliba-olioa, 250 g
  • Gatza
  • Oilasko azal frijitua:
  • Oilasko azala
  • Frijitzeko olioa
  • Gatza
Prestaketa

Oilasko galantina

Barazkiak zatitu eta zartagin batean olioarekin pixka bat gorrituko ditugu. Oilasko haragia plastikozko paperaren gainean luzatu, gatza jarri eta barazkiak gainean luzatuko ditugu. Plastikozko paperarekin bilduko dugu eta ondo estututa beste plastikozko paper zati bat jarriko diogu, ondo itxita geratu dadin. Lapiko batean urarekin, lurrinetan 30 minutuz egosiko dugu. Denbora igaro ondoren, ur-izotzetan sartu, hoztu arte.

Patata entsalada

Patatak azalarekin egosiko ditugu. Zuritu, zatitxotan moztu eta ontzi batean sartu. Bertara antxoak, oliba berdeak, eskuhoriak, ozpin-luzokerra, tipulin adarra eta arrautza egosiak zatituta mgehitu. Maionesa ere sartu eta dena nahastuta utziko dugu.

Belar eta intxaur ozpin-olioa

Ontzi batean, limoi zukua, gatza, ozpina eta olioa sartuko ditugu belarrekin eta intxaurrekin batera. Birringailuarekin ondo txikitu eta biberoi batean sartu.

Oilasko azal frijitua

Bularrari kendutako azala labean lehortuko dugu erretilu batean luzatuta 120 ºC-tan. Lehortuta dagoenean, olio berotan frijitu. Paperean xukatu eta gatza jarri.

Bukaera

Plater batean bi medailoi oilasko galantina jarriko ditugu. Ondoan entsalada koilarakada handi bat eta galatinaren gainetik belar ozpin-olioa eta oilasko azal frijitua jarriko dugu.

 

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena