Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Txitxirio eta barazki salteatuak
Lapikoan egositako txitxirioak xukatu. Zartagin bat olioarekin berotzen jarriko dugu eta baratxuri alea txikituta botako dugu. Gorritzean, barrengorriak zatituta, sueztitu eta ziazerba hostoak sartu. Minutu batez utzi eta txitxirioak gehituko ditugu. Salteatu eta geroko utzi.
Itsaki frijituak
Itsaskiak eta patata zuritu. Patata barazki txorroskiloarekin xafla finak egin eta itsakiak hauekin bildu. Oliotan frijitu.
Muskuilu eta azafrai saltsa:
Tapadun eltze batean, perrexil-zurtoinak, tipulatxak, tipulina, ardoa, laranja-azalak eta muskuiluak gehitu.
Estali eta berehala su bizian irakin eragin.
Muskuiluak irekitzen direnean, iragazontzi bat azpian bol baten gainean jarri, eta bertan iragazi, egosteko likidoa berreskuratzeko.
Muskuiluak kontu handiz atera maskorretatik eta haragia puskatu gabe kendu. 60 g aparte utzi, haragi zopa loditzeko. Gainerako muskuiluak ontzi batean jarri eta salda pixka batekin estali. Muskuiluen egosketa-zukua iragazi eta lapiko batera bota.
Arrain-salda gehitu eta erdira urritu.
Tomate frijitua gehitu eta hiru minutuz su ertainean egosi. Esne-gaina eta azafrai-pistiloak bota eta 3 minutuz su motelean egosi. Lehen bereizi ditugun muskuiluak sartu eta birringailuarekin txikitu. Iragazi eta gainerako muskuiluak gehitu. Gatzean probatu.
Bukaera
Plater batean txitxirioak jarri eta gainean itsaski frijituak kokatuko ditugu. Muskuilu saltsa gainetik bota.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa