Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Arrain salda
Lapiko batean olioa bota eta 2 baratxuri ale, tipulina, porrua eta azenarioa txikituta botata, ondo sueztitzen jarriko ditugu. Piperrauts koilarakada, piper txorizeroa eta tomate zatitua bota. Karramarroak ere gehitu, salmorreta koilarakada bat eta ura goraino. Ordu erdiz irakiten utzi. Zapo buruak eta barbarin hezurrak ere sartu eta 30 minutu gehiagoz irakin. Iragazi.
"Salmorreta"
Alde batetik, ñorak ur epeletan sartuko ditugu haragia ondo atertzeko. Olioa berotzen jarri eta baratxuri aleak xerratuta sartuko ditugu. Hauek gorritzen hasten direnean, ñora haragia sartu, sueztitu eta adar tomateak txikituta gehitu. 2 orduz kozinatzen utzi. Denbora amaitzean, birringailuarekin ondo txikitu eta iragazi.
Paellarako
Zartagin batean pota zatitua gorritzen jarriko dugu. Piperrauts koilarakada bat eta tomate zukua gehitu. Tomate frijitu koilarakada bat eta azafrai pistilo batzuk ere bai. Arroza eta salmorreta koilarakada bat sartu eta sueztitu. Salda sartu eta 19 minutuz egosten utzi, su bizian.
Zartagin batean barbarin solomoak azal aldetik ondo gorrituko ditugu eta paellaren gainean jarri. Hau bukatuta dagoenean. 5 minutuz egoten utzi.
Baratxuri eta limoi aliolia
Ontzi batean osagai guztiak sartuko ditugu eta birringailuarekin ondo igo, emultsio bat sortu arte.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa