Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Lehenengoak

Nori izozkiak eta sagar beteak
Osagaiak
  • Nori izozkientzat:
  • Nori alga xafla bat
  • Txitxirio irina
  • Ura
  • Ekilore olioa
  • Gatza
  • Porru bat
  • Azenario bat
  • Artatxikiak, kikara bat
  • Dilista gorriak, kikara erdi
  • Bakailao zati bat
  • Tomate saltsa izoztua
  • Sesamoa
  • Sagar beteentzat:
  • Sagar bat
  • Txitxirio irina
  • Erremolatxa zukua
  • Ura
  • Betekia
  • Artobeltza, kikara bat
  • Tipula erdi
  • Azenario bat
  • Baratxuri fresko bat
  • Onddo pare bat
  • Saltsa
  • 2 baratxuri ale
  • Olioa, edalontzi erdi
  • Ura
Prestaketa

Nori izozkiak

Lehenik eta behin, txitxirio irinarekin eta urarekin ore fin bat egingo dugu. Beste alde batetik, barazkiak garbitu eta zati txikitan moztuko ditugu. Lapiko batean olio pixka batekin erregosten jarriko ditugu. Barazkiak erregosi direnean, ura gehituko dugu irakin arte. Irakiten hasten denean, artatxikia, dilistak eta bakailao zatiak gehituko ditugu. Lapikoa estali eta 20 minutuz sueztitzen utziko dugu.

Muntaketa:

Nori alga xerratan zatituko dugu eta kanutilloak egiteko moldean jarriko ditugu. Txitxirio tenpuratik pasa eta oliotan frijituko ditugu. Kanutilloak artatxikiz, dilistaz eta bakailaoz bete eta tomate izoztu pixkat jarriko diogu gainean. 

Sagar beteak

Barrukia egiteko:

Barazkiak garbitu eta zati txikitan moztuko ditugu. 10 minutuz olio pixka batekin erregosten jarriko ditugu. Dena ondo erregosi denean, ura gehituko dugu eta, irakiten hasten denean, artobeltza gehituko dugu. 20 minutu egosten utziko dugu. 

Sagarra egiteko:

Sagarra erdibitu eta xaflak egingo ditugu. Bol batean txitxirio irina, ura eta erremolatxa zukua nahastuko ditugu tenpura moduko bat lortu arte. Sagar xaflak bertatik pasatu eta ekilore-oliotan frijituko ditugu. Saltsa egiteko baratxuri aleak egosiko ditugu. Ondoren oloa eta ura gehitu eta dena ondo nahastuko dugu. 

Muntaia:

Sagar xaflak artobeltzarekin eta onddoekin beteko ditugu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena