Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Pasta egosia
Ur irakinetan gatza jarri eta pasta egosiko dugu. Ur hotzetan hoztu eta olio txorrotada bat bota.
Marinel saltsa
Zapo hezurrak eta otarrainxka buruak zartagin batean olioarekin gorritu, ur pixka bat gehitu eta salda bat egin.
Baratxuriak, perrexila eta tipulatxa lastatu, zartagin batera sartu eta oliotan sueztitu. Tomatea, armagnac txorrotada bat eta arrain salda pixka bat gehitu eta 10 minutu irakiten eduki.
Zartagin batean baratxuri freskoak zatituta, pipermin zatiak, olioa, muskuiluak, txirlak eta Nouilly Prat sueztitu txirlak eta muskuiluak ireki arte. Azken hauek atera. Salda urritua, esne gaina eta zapo zatiak gehitu eta 2 minutuz egosi. Otarrainxkak, txirlak, muskuiluak, erromes maskorrak, tipulin adar freskoa txikituta eta pasta xukatuta gehitu, buelta batzuk eman eta gazta birrinduarekin loditu.
Gerezi tomate konfitatuak burrata gaztarekin
Gerezi tomateak ur berotan sartu 5 segunduz eta zuritu. Oliotan sartu oregano lehorrarekin eta 20 minutuz konfitatu. Olioa xukatu eta oliba beltzak gehitu.
Bukaera
Plater sakon batean pasta marinel erara jarriko dugu eta honen gainean burrata koilarakada bat eta gerezi tomateak olibekin.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa