Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Malko-ilarrak
Zartagin batera olioa bota eta tipulina ondo txikituta erregosten jarriko dugu. Gardena jartzen denean zartagina sutatik atera eilarak bota eta hauek epeldu egingo ditugu bakarrik, gatza eta azukre pixka bat bota.
Tofu bolak
Azenarioa zuritu eta birrindu. Tipulin txortena eta baratxuri alea zati txikitan moztu. Ontzi batean tofua xukatu eta txikitu. Bertara, barazki txikituak, soja saltsa, sesamo haziak, arrautza, bi irin koilarakada eta arrautza bat sartu, gatza jarri eta ondo nahastu. Bolak egin eta ogi birrindutik pasa, oliotan frijitu eta paperean xukatu.
Ilar-krema
Ilarrak saldarekin nahastu eta pixka bat berotu egingo ditugu. Birringailuarekin ondo txikitu eta ontzi batera iragaziko ditugu. Gurina, gatza, esne gaina eta azukre pixka bat gehitu eta epeldu egingo dugu. Erabili baino lehen, birringailuarekin emultsionatu egingo dugu.
Ilar txortena tenpuran:
Ilar txortena irinetatik pasa eta tenpurara bota. Hemendik atera eta olio berotan frijitu, paperean xukatu, gatza bota eta listo.
Bukaera
Plater sakon batean ilar krema jarri, gainean malko-ilar koilarakada bat, ondoan tofu bolak eta gainean ilar txorten frijitu batzuk jarri.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa