Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Txitxirio falafela:
Bezperan txitxirioak uretan beratzen utziko ditugu.
Biharamunean uretatik atera eta ontzi batean sartuko ditugu beste osagaiekin batera. Ongi birrindu, eskuekin bolatxoak egin eta oliotan frijituko ditugu. Paperean xukatu.
Kuia flana:
Labea 110 °C-tan berotu. Kalabaza-haragia zatitu eta ur gaziarekin 20 minutuz irakin. Kalabaza sardexka batekin ontzi batean xukatu eta txikitu. Kalabaza-purea irinarekin irabiatu. Esnea eta esne gaina gehitu eta nahastu. Arrautzak hautsi eta berriro nahastu. Gatza eta piperbeltza bota, eta intxaur muskatuarekin hautseztatu.
Azkenik, emmental birrindua gehitu. Banakako ontzietan sartu eta 25-30 minutuz labean egosi.
Kale salteatua:
Kalea juliana eran zatitu eta ur irakinean 20 segunduz egosiko dugu. Ur hotzetara pasatu. Zartagin batean baratxuri txikitua olioarekin gorrituko dugu. Kolorea hartzen hasten denean, kalea xukatuta bota. Buelta batzuk eman, gatza eta currya bota eta geroko gorde.
Kale kurruskaria:
Kale orria ur irakinetan 10 segunduz sartu eta ur hotzetara pasa. Xukatu eta ondo lehortuko dugu, zatitu, olioarekin igurtzi eta labe erretilu batean labera sartuko dugu 60 ºC-tan lehortu arte.
BUKAERA:
Plater batean kuia flan zati bat jarriko dugu. Gainean falafel bola batzuk eta ondoan kale salteatua. Gainean kale kurruskari pare bat.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa