Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Barazki menestra:
Bi lapiko urarekin irakiten jarri eta, barazkiak garbitu eta zatitu ondoren, egosi egingo ditugu. Egosten diren heinean, ur hotzetara pasako ditugu.
Onddo parmentierra:
Porrua txikitu eta kazola batean honela erregosi:
Oliba-olioa eta gatz apur bat 4 minutuz. Onddoak gehitu eta beste 6 minutuz erregosi. Patata gehitu eta 2 minutu gehiago erregosi. Salda beroa bota eta 15 minutuz su motelean egosten utzi. Esne-gaina erantsi eta egosten jarraitu. Sutatik kendu eta txikitu, nahasketa guztiz homogeneoa geratu arte. Onddo salteatu zati batzuk sartu.
Gazta holandarra:
Kazola batean ura irakiten jarri eta ontzi batean gorringoak sartu gatzarekin eta ur tanta pixka batekin. Gurin argitua pixkanaka botatzen joango gara loditu eta emultsionatu arte. Gazta birrindua sartu urtzeko eta epeletan gorde.
BUKAERA:
Plater luze batean onddo parmetierra luzetara jarriko dugu. Honen gainean barazkiak berotuta ilaran jartzen joango gara, olio txorrotada bat botata. Honen ondoan saltsa holandar koilarakada bat jarriko dugu. Perrexil txikitua bota gainetik.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa