Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Eskoziar arrautzak:
Lehenik, arrautzak 5 minutuz egosiko ditugu ur irakinean eta ur hotzetara pasa denbora igaro denean.
Ontzi batean, haragi txikitua sartuko dugu eta bertara, oregano lehor pixka bat, gatza, piperbeltza, kanela hautsa, eta aranpasak txikituta sartuko ditugu. Ondo nahastu eta olioarekin igurtzitako labe paper batean, haragi pusketa bat luzatzen joango gara. Arrautza erdi egosita eta zurituta erdian jarri eta haragiarekin bilduko dugu.
Olioa berotzen jarri eta haragi bola irin, arrautza eta pankotik pasako dugu. Frijitu eta paper xurgatzailera aterako dugu, olioa ondo xukatzeko.
Hirugihar saltsa:
Hirugiharra zartagin batean koiperik gabe sueztitu, kurruskari geratu arte. Bestalde, 2 tipula sueztitu, oso motel eta ordubetez kolorerik hartu gabe. Ondoren, polo-hondoa eta esne-gaina gehitu, eta multzoa urritzen utzi. Azkenik, pasean belarrak gehituko ditugu.
Etxeko ketchupa:
Tomateak lau zatitan ebaki eta gorde. Bestalde, barazki guztiak brunoise finean txikitu eta su baxuan jarri oliba-olio suabe pixka batekin.
Tomatea gehitu eta bi orduz egosten utzi, etengabe eraginez. Karamelua egiteko azukrea berotu eta kolorea hartzen duenean, ozpina gehitu, irakiten utzi eta tomate egosiari bota.
Irabiagailu baten laguntzarekin tomatea birrindu, iragazi, gatz-puntuan jarri eta zerbitzatu.
BUKAERA:
Plater azal batean koilaralada bat hirugihar saltsa botako dugu erdian, Gainean eskoziar arrautza jarri eta gainetik idiazábal birrindua bota. Etxeko ketchuparekin hari batzuk botako ditugu plateretik.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa