Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Pak choi arroz fideoekin:
Fideoak ur irakinetan egosi, paketearen jarraibideen arabera. Bitartean. otarrainxkak zartagin oso bero batean jarri eta kakahueteekin batera gorritu. Tipula, jengibrea eta txilea gehitu eta kozinatu pare bat minutuz, eta txanpinoiak, salda eta pak choi-a gehitu.
Fideoak xukatu eta zartaginera bota. Dena nahastu.
Tomate eta martorri ozpin-olioa:
Tomatea zuritu eta haziak kendu, brunoise eran zatitu eta martorri txikituarekin nahastu. Limoi tanta, gatza eta oliba olio txorrotada bat jarri eta geroko gorde.
Ahuakate tenpura:
Ahuakatea zuritu eta xerra luzetan ebaki. Tenpuratik pasa eta olio berotan frijitu.
Arroz fideo frijituak:
Fideoak olio berotan sartuta puztu egingo dira. Gatz pixka bat bota.
Bukaera:
Plater sakon batean fideo salteatuak jarriko ditugu otarrainxkekin eta pak-choi-arekin, ondoan bi ahuakate frijitu eta denetik tomate eta martorri ozpin olioa botako diogu. Gainean arroz fideoak jarri.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa