Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Azalore-mamia:
Ardi esnea epeldu eta gatzagia jarriko diogu mamia egin dadin.
Beste aldetik, ura irakiten jarri eta gatz pixka bat botata azalorea egosiko dugu. Eginda dagoenean, uretatik atera eta birringailuarekin ondo txikitu eta esne-gaina eta gurin pixka bat botako diogu, pure fin bat lortu arte.
Mamia eginda dagoenean, azalore purearekin nahastu eta hotzean gorde.
Gorringo frijitua:
Gorringoari gatza jarri eta ogi birrindutik pasako dugu. Hotzean uzten dugun bitartean, frijitzeko olioa berotzen jarri eta bertan gorringoa frijitu egingo dugu. Paperean xukatu.
Leka salteatuak:
Lapiko bat urarekin sutan jarriko dugu gatz pixka batekin.
Lekak garbitu ondoren, juliana eran ebaki eta uretan 2 minutuz egosi. Ur hotzetara atera eta xukatu egingo dugu. Zartagin bat oliba olioarekin berotzen jarri. Bertan lekak salteatu eta gatz pixka bat botako diegu.
Idiazabal gazta xerrak:
Patata zuritzailearekin xerrak batzuk aterako dizkiogu gazta pusketari.
Azalore gorritua:
Azalore pusketa batekin xerrak finak egingo ditugu zuhaixka tankera emanez eta zartagin batean olioaren laguntzaz gorritu egingo ditugu.
BUKAERA:
Plater sakon batean 2 koilarakada mami eta azalore pure jarriko ditugu eta gainean gorringo frijitu bat. Honen alboan leka salteatuak, eta gazta xerrak. Azalore zuhaixka batzuk ere sartuta jarriko ditugu.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa