Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Lehenengoak

Odolki ravioliak kuia kremarekin eta ziazerba salteatuarekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Odolki ravioliak:
  • 2 tipula odolki
  • Ziazerbak
  • 2 ogi xerra txigortu
  • Wonton pasta xaflak, pakete bat
  • Pinaziak, koilarakada bat
  • Kuia krema:
  • Tipulin bat
  • Porru bat
  • Kuiatxo bat
  • Kuia zati bat
  • Oliba-olioa
  • Salda, 150 g
  • Ziazerba salteatuak mahaspasekin:
  • Ziazerba sorta bat
  • Mahaspasak, eskukada bat
  • Pinaziak, 2 koilarakada
  • Gurina
  • Gatza
  • Arroz odolki kurruskaria:
  • Arroz odolki erdi
  • Rikota, koilarakada bat
Prestaketa

Odolki ravioliak

Zartagin batera odolkia bere azaletik aterata botako dugu, erregosten utziko dugu bost minutuz eta ziazerba hosto batzuk gehituko dizkiogu. Pinazi txigortuak ere sartu. Dena ontzi batean sartuko dugu ogi txigortuarekin birringailuarekin dena txikitzeko. Gozogintzako zorro batean sartu eta hotzean gorde.

Lapiko batean ura gatzarekin berotzen jarriko dugu.

Odolki orea hotz dagoenean, wonton xafla bakoitzaren gainean koilarakada bat jarriko dugu. Arrautzaren laguntzaz pasta xaflak itxi eta egosten jarriko ditugu minutu batez.

Kuia krema

Barazkiak zuritu eta zatitu; kalabaza kubotan, eta porrua, kuiatxoa eta tipula juliana eran.

Kipula eta porrua lapiko batean olioarekin jarri, eta gatza eta piperbeltza bota. Barazkiak bigundu arte frijitu. Kuiatxoa eta kuia sartuko ditugu eta erregosten utziko ditugu. Salda bota eta barazkiak bigundu arte egosten utziko ditugu. Barazki guztiak eginda daudenean, birringailuarekin txikitu eta kazola batera iragazi egingo dugu. Gatz puntua jarri.

Ziazerba salteatuak mahaspasekin

Zartagin batean gurin pixka bat bota eta berotzen jarriko dugu, Gurina urtu denean, pinaziak bota eta gorritu. Ziazerbak gehitu eta erregosi 2 minutuz. Orduan mahaspasak sartuko ditugu, eta gatzez probatu ondoren sutatik atera.

Arroz odolki kurruskaria

Arroz odolkia xerra finetan zatitu eta zartaginean bi aldeetatik gorritu, kurruskari gelditu arte.

BUKAERA

Plater azal baten erdian kuia krema koilarakada bat botako dugu. Honen gainean 6 odolki ravioli jarriko ditugu eta hauen gainetik ziazerba salteatu pixka bat. Raviolien alboan arroz odolki kurruskari pare bat eta kremaren gainean rikota zati batzuk. Perrexilarekin apaindu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena