Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Kardua saltsan
Lehenik ur hotzarekin beteko dugu ontzi bat, kardo zati garbituak bertan sartzeko. Belztu ez daitezen limoi tanta batzuk bota daitezke. Karduari hariak ondo garbitu dizkiogunean, egosten jarriko dugu eltze batean gatzarekin. Biguntzen direnean, uretatik aterako ditugu hoztu daitezen eta egosketako ura gorde egingo dugu,.
Zartagin batean olio txorrotada bat bota eta baratxuri txikitua sartuko dugu. Berotzen jarri eta dantzan hasten denean, urdaiazpiko txikitua sartuko dugu, pixka bat erregosi eta irin koilarakada bat gehituko dugu. Buelta pare bat eman ondoren, ardo zuria bota eta urritzen denean, egosketako salda botako dugu. Irakiten utzi saltsa loditu arte eta kardu zati egosiak sartu, irakin bat eman eta geroko gorde.
Otarrainxkak zezinarekin
Otarrainxkak zuritu, gari-zainzuriak garbitu eta zezina xerrekin bilduko ditugu banan banan. Labe erretilu batean luzatu eta olio txorrotada batekin labera sartuko ditugu 180ºC-tan 5 minutuz.
Arbendol pralinea
Arbendol txigortuak olioarekin eta gatzarekin ontzi batean nahastu eta birringailuarekin ondo txikituko dugu, pasta fin bat egin arte.
BUKAERA
Plater azal batean karduak saltsarekin jarriko ditugu eta gainean 3 otarrainxkak zezinarekin bilduta. Arbendol pralinearekin hari batzuk botako ditugu gainetik. Perrexil txikituarekin bukatu.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa