Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Arrain eta itsaski kaldereta
Eltze batean ardo zuri txorrotada bat bota. Irakiten hasten denean muskuiluak bota, estali eta irekitzen direnean eltzetik atera eta salda iragazi egingo dugu.
Kazola batean olio txorrotada bat bota eta otarrainxkak eta zigalak gorritu eta erretilu batera aterako ditugu. Kazola horretan bertan baratxuri txikituak gorritu eta honen ondoren tipula txikitua sartu eta erregosi egingo dugu. Tomate frijitu koilarakada bat sartu, erregosi eta patata puskatuak bota, piperrauts gozoa eta txikitua erantsi eta buelta batzuk eman ondoren, ardo zuri txorrotadatxo bat gehitu. Urritzen denean, arrain salda eta piper txorizeroa bota, estali eta 20 minutuz egosten utzi. Denbora igaro ondoren, zapo zatiak sartu, minutu batez egiten utzi eta zigalak eta otarrainxkak gehitu. Irakiten jarrai dezala eta muskuiluak ere bertan jarriko ditugu eta sutan utzi zapoa egiten den arte.
Txikitua
Motrailu batean ogi frijitua eta baratxuri aleak sartu eta xehatzen jarriko gara. Arbendolak eta hurrak ere sartu eta xehatzen jarraituko dugu. Perrexil hostoak ere gehitu eta ondo xehatuta utzi dena.
Limoi eta baratxuri emultsioa:
Programan motrailu batekin alioli bat egin dugu, baina limoi eta baratxuri emultsio bat eginda ere ondo gera daiteke.
Limoiari zukua atera eta ontzi batean sartu, baratxuri aleak oliotan frijitu puntu bat eman eta ontzian bertan sartu, gatz pixka bat, olio txorrotada bat eta gorringoa ere gehitu eta birringailuarekin ondo emultsionatu.
Bukaera
Plater sakon batean, arrain kaldereta koilarekada on bat sartu eta gainetik emultsio lerro batzuk bota.
Hazi ogiarekin xerra fin batzuk ebaki, labean txigortu eta plater izkinan jarri.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa