Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Ogi mamiak hirugiharrarekin eta txorizoarekin:
Baserriko ogiari mamia kenduko diogu atximurkadak eginez. Ardo zuri tanta batzuk botata, hotzean edukiko dugu erabili arte. Zartagin batean típula txikituta botako dugu olio pixka batekin eta erregosten jarriko dugu. Handik 5 minutura hirugiharra eta txorizo mina txikituta sartuko ditugu eta gorritzen utziko ditugu. Txistorra ere xerratan sartu. Koipe dexenete askatzen dutenean, ogi mamiak bota eta eragiten hasiko gara, ogi mamiek koipe guztia zupatu arte. Ogi mamiak kanpotik kurruskari eta barrutik xamurrak geratu behar dira.
Patata krema:
Patata egosia birringailuarekin emultsionatu pure fin eta lotua utziz. Iragazki fin batekin iragazi eta ontzi batean utzi bainu epelean.
Arrautza:
Arrautza bi eratara egin dezakegu. Oliotan frijituta edota thermo-zirkulatzaile batekin 25 minutuz 65ºC-tan dagoen ur batean egosita. Horrela oso xamurra geratzen da.
Mahatsa:
Mahats aleak erdibitu eta haziak kenduta utziko ditugu.
Bukaera:
Plater sakon batean, koilarakada on bat ogi mami sartuko dugu eta aldamenean patata purea jarriko dugu. Mamien gainean arrautza frijituak eta mahats ale batzuk banatuko ditugu platerean.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa