Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Orburu egosiak:
Lapiko batean ura irakiten jarriko dugu gatzarekin eta bitartean orburuak zurituko ditugu eskuak limoiarekin igurtziz. Erditik moztu eta perrexila urarekin duen ontzi batean sartuko ditugu denak zuritu arte. Ura irakiten dagoenean orburuak bertara sartu 10-15 minutuz egosi egingo ditugu.. Denbora igaro ondoren lapikoa sutatik atera eta bertan utzi orburuak hoztu arte.
Txakolina saltsa:
Tipulina eta baratxuri alea zuritu eta txikitu labanarekin. Zartagin batean olioarekin erregosi eta biguntzen denean urdaiazpikoa txikituta gehitu, irin pixka bat bota eta txakolin txorrotada bat ere eta murrizten denean orburuak egositako ur pixka bat bota eta loditu arte egosten utziko dugu.
Saltsa honetara orburu egosiak sartuko ditugu eta irakiten asten denean txirlak bota. Hauek irekitzean sutatik atera zartagina eta perrexil txikitu pixka bat bota.
Kokotxa arrauztatuak:
Alde batetik zartagina olioarekin sutan jarriko dugu eta baratxuri alea zurituta eta kolpe batekin bertan jarriko dugu. Bestetik plater sakon batean arrautza eta gorringoa sartu eta irabiatu. Legatz kokotxei gatza egin, irinetatik eta arrautzetatik pasa eta oliotan frijitu, asko egin gabe. Xukatu eta gero platerean jarri.
Orburu kurruskariak:
Orburuak zuritu ondoren xerra finetan zatitu eta olio berotan frijituko ditugu, lehorrak geratu arte. Paper xugatzailean jarri, gatza bota eta bukaerarako gordeko ditugu.
Bukaera:
Plater sakon bat hartuko dugu eta orburuak txirlekin eta saltsa koilarakada on bat jarriko ditugu. Orburu kurruskariak gainetik bota eta ondoan kokotxa frijitu batzuk.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa