Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Vermouth gela
Vermoutha eta propanacotta irabiagailu batekin nahastuko ditugu. 85º C-tan berotu eta ondoren hozten utziko dugu.
Laranja zirope bat egingo dugu azukrea, laranja azala, laranja zukua eta laranja likorea nahastuz.
Koilara batean gele lauki bat ipiniko dugu eta gainetik laranja gela.
Txangurru wontoia
Barazkiak txangurruaren haragiarekin erregosiko ditugu. Beratzen hasten denean, ardo zuria gehituko diogu. Ondoren esnea botako dugu. Nahasketa ondo eginda dagoenean, irabiagailuarekin birrinduko dugu.
Ondoren bexamela egingo dugu gurina, irina eta aurretik egin dugun txangurru esnearekin.
Wonton pasta tira luzeetan zatituko dugu. Eskuarekin kabi baten antza duen biribil bat prestatuko dugu kroketa bat izango balitz bezala eta bexamelarekin batuko dugu.
Bolak olio berotan frijituko ditugu, kroketak izango balira bezala.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa