Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Lehenengoak

Garburea
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • -Garbure salda:
  • Urdaiazpiko zatia, 200 g
  • Babarrun zuria, 200 g
  • 10 piperbeltz bola
  • 3 usain iltze
  • Ezpeletako piper bat
  • Gatza
  • -Garbureko barazkiak:
  • Porru bat
  • 2 azenario
  • Arbi bat
  • 5 patata txiki
  • Aza, 300 g
  • Baratxuri ale bat
  • 2 ahate izter konfitatuta
  • Arto ogia
  • -Ahate konfitatu bolak:
  • 2 ahate izter konfitatuta
  • Arrautza bat
  • Urdaiazpiko zati egosia (lehen egindakoa)
  • Ogi birrindua
  • Irina
  • Arto ogia
Prestaketa

Garbure salda:

Garburea egin aurreko gauean, urdaiazpikoaren hezurra eta leka zuriak uretan sartu.

Egun berean, barazkiak garbitu, zuritu eta zatitu. Patatak klaskatuta; azenarioa, arbia eta porrua xerratan eta aza juliana finean. Barazki guztiak janaria prestatzeko gorde.

2,5 litro ur sutan jarri. Urdaiazpikoa, hezurra eta babarrunak, belar-sorta, Ezpelatako piperra, piperbeltz aleak eta iltzeak sartu (bi espezia horiek te-bola baten barruan). 45 minutuz egosten utzi.

Beste eltze batean, ahate-gantza berotu eta porruak gehitu;  pixka bat sueztitzen uzti eta azenarioak eta arbiak gehitu. Dena 30 minutuz su baxuan utzi, kolorerik hartu gabe.

Saldaren zati batekin busti; patatak eta aza gehitu. 30 minutuz sutan utzi.

Urdaiazpikoa saldatik atera, kubotan zatitu eta barazkiei gehitu. Hezurra eta espeziak atera. Babarrunak barazkiei gehitu, behar den saldarekin. Gatza eta piperbeltza bota. Babarrunak 30 minutu gehiago egin, samurrak geratu arte.

Gatzean probatu. Zopak nahiko lodi egon behar du.

Amaitzeko, bi baratxuri-ale ahate-gantzarekin erregosi eta zoparen gainean bota.

 

Arto ogi-xerrak gurina duen zartagin bero batetik pasako ditugu bi aldetatik, gorritu arte.

 

Ahate konfitatu bolak:

Ahate izter konfitatuaren haragia eta urdaiazpiko zatiarena desegin eta bola batzuk egingo ditugu, irin eta arrautzetatik pasa eta oliotan frijitu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena