Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Lehenengoak

Patata eta hirugihar hostopila oilasko bolognesarekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Patata eta hirugihar hostopila:
  • 2 patata
  • 10 hirugihar xerra
  • Gatza
  • Oliba-olioa
  • Oilasko bolognesa:
  • Tipula bat
  • Azenario bat
  • Oilasko haragi txikitua, 200 g
  • Tomate frijitua, 200 g
  • Gatza
  • Oliba-olioa
  • Gazta bexamela:
  • Esnea, 500 g
  • Gurina, 40 g
  • Irina, 40 g
  • Gazta birrindua, 120 g
  • Gatza
  • Intxaur muskatua
  • Pesto saltsa:
  • Albaka fresko sorta bat
  • Intxaurra zurituak, 80 g
  • Parmesano gazta, 50 g
  • Oliba-olioa, txorrotada on bat
  • Gatza
  • Hirugihar txirbilak:
  • 6 hirugihar xerra
Prestaketa

Patata eta hirugihar hostopila:

Patatak zuritu gabe uretan egosiko ditugu. Hoztu ondoren, zuritu eta xerratan ebakiko ditugu. Hirugiharrarekin patata bakoitza bildu eta labera sartuko ditugu 10 minutuz 170ºCtara.

Oilasko bolognesa:

Tipula txikitu eta zartagin batean erregosten jarri. 10 minutura azenarioa txikituta sartu eta beste 20 minutu utzi erregosten. Oilasko haragi txikituari gatza egin eta zartaginera bota gorritzeko. Ondoren tomate frijitua gehitu eta 10 minutuz egosten utzi. Gatzean probatu eta geroko gorde.

Gazta bexamela:

Ontzi batean esnea berotzen jarri eta zartagin batean gurina urtuko dugu. Gurina urtuta dagoenean, irina bota eta 5-10 minutuz irakiten eduki, esnea pixkanaka gehitzen joan dena ondo elkartu eta loditu arte. 5 minutuz irakiten eduki eta gazta gehitu, gatzean probatu eta intxaur muskatua bota. Ontzi batean geroko gorde.

Pesto saltsa:

Osagai guztiak ontzi batean sartu eta birringailuarekin ondo txikitu. Biberoi batean sartu.

Hirugihar txirbilak:

Hirugihar xerrak zartagin batean luzatu eta su txikian kixkurtzen utzi, lehorrak geratu arte.

Bukaera:

Plater azal batean hirugiharrarekin bildutako patata xerra bat jarri eta gainean oilasko bolognesa koilarakada bat. Ondoren hirugiharrarekin bildutako beste patata xerra bat eta errepikatu beste 2 aldiz. Gainetik koilarakada bat bexamel bota dena estaliaz eta hirugihar frijitu txirbil batzuk denetik. Pesto saltsa txorrotada bat bota denetik.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena