Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Barazki eta tofu bolak:
Tipula brunoise erara txikitu eta zartagin batean oliotan erregosi. Azenarioak, perretxikoak eta kalabazina karratutxotan zatitu eta típula dagoen zartaginean gorritu. Barazkiak bigundu direnean, sutatik atera. Ontzi batean sartu eta tofu karratutxoak sartu, arrautza bat eta 2 koilarakada txitxirio irinekin. Ondo nahastu eta gatzean probatu ondoren, bolak egin. Honen ondoren arrautzetatik eta txitxirio irinetatik pasa eta oliotan frijitu, paperean xukatu eta geroko gorde.
Tomate eta kalabaza saltsa:
Tipulina txikitu eta zartaginean oliba olioarekin erregosi. Tomatea zatituta eta hazirik gabe gehitu. Erregosi hori ere eta kalabaza zatituta sartu, barazki salda txorrotada bat bota eta egosten utzi. Birringailuarekin txikitu, iragazi eta ontzi batean sartu.
Perretxiko karratutxoak:
Perretxikoak garbitu eta karratutxotan zatitu. Patata zuritu eta karratutxotan zatitu, perretxikoak bezala. Perretxikoak zartagin batean olioarekin salteatu. Patata oliotan frijitu eta perretxikoekin nahastu.
Bukaera:
Plater azal batean tomate eta kalabaza saltsa koilarakada on bat eta lau barazki bola jarri. Perretxiko eta patata nahasiak eta perrexil txikitu pixka bat bota.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa