Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Itsaski betegarria:
Kazola batean olio pixka bat bota eta tipulina eta azenarioa zati txikitan ebakita erregosten jarriko dugu. Biguntzen doanean, koilarakada bat tomate urritu sartu eta buelta batzuk gehiago eman. Muskuiluak eta otarrainxka zurituak txikitu eta kazolan sartu ziazerba orriekin batera. Txorrotada bat esne gain bota eta urritzen utzi loditu arte. Sutatik kanpo gurina bota eta ondo nahastu. Hotzean gorde.
Azenario saltsa:
Zartagin batean olio pixka bat jarri eta tipulina erregosten utzi. Biguntzen doanean patata zuritu eta zatituta bota. Erregosi eta salda bota. 5 minutuz irakiten utzi. Beste ontzi batean ura irakiten jarriko dugu, eta azenarioa zatituta bertan egosiko dugu. Birringailuaren ontzian azenario egosia eta tipulin eta patataren ontzikoa elkartuko ditugu eta ondo birrinduko dugu gurina botata. Iragazi eta ontzi batean utzik dugu.
Gari-zainzuria tenpuran frijitua:
Ontzi batean tenpura-irina sartuko dugu, gatz pixka bat bota eta nahasten goazen heinean ur hotza botatzen joango gara, loditu arte. Zartagin batean frijitzeko olioa berotzen jarriko dugu eta gari-zainzuriak lautan ebakiko ditugu luzetara. Gatza egin, tenpuratik pasa eta frjitu egingo ditugu.
Bukaera:
Zainzuriak erdibitu eta betegarria jarriko dugu. Itxi eta irinetik eta arrautzetatik pasa eta frijitu egingo ditugu. Xukatu paperean. Plater batean koilarakada bat azenario saltsa jarriko dugu, borobildu eta gainean bi zainzuri frijitu jarriko ditugu. Gari-zainzuri tenpuran frijituarekin apaindu.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa