Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Potxak:
Lapiko batean ura jarri eta piper berdeari eta adar tomateari txortena kenduko diegu. Potxak eta olio txorrotada bat bota. 40 minutuz suabe suabe egosten utziko ditugu. Xamurrak daudenean, piperra eta tomatea sartu egosteko salda pixka batekin eta birrindu. Arina geratzen bada, potxa batzuk ere birrinduko ditugu.
Bakailao brandada:
Baratxuriarekin, baratxuri olioa egingo dugu. Epeltzen denean, bakailaoa zatituta sartuko dugu eta minutu batzuez, barruan utziko dugu egin arte. Biguna dagoenean, oliotatik atera eta bakailao xerrak aterako ditugu ontzi batera. Patata egosi zati batzuk sartuko ditugu eta pixkanaka baratxuri olio pixka bat botatzen joango gara dena krema bat egin arte. Gatzean probatu eta perrexil txikitua botako diogu.
Kalabazin txikiak luzetara zatitu eta salteatu egingo ditugu zartagin batean olio eta gatz pixka batekin.
BUKAERA:
Plater sakon baten erdian molde bat jarri eta bakailao brandada koilarakada on bat jarriko dugu. Potxak inguruan, kalabazin txiki batzuk jarri eta perrexil hosto batekin apainduko dugu.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa