Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Txitxiroak
Bezperan txitxiroak uretan beratzen utziko ditugu.
Lapiko batean txitxirioak sartu, típula eta azenarioa osorik, baratxuriak eta oliba-olio txorrotada bat, urez estali eta egosten jarriko ditugu 40 minutuz. Denbora igaro ondoren tapa ireki, barazki osoak lapikoko salda pixka batekin birrindu eta lapikora sartu berriro loditasuna emateko. Epeletan utziko dugu.
Txistorra garagardotan egosita
5 zentimetroko pusketetan zatituko dugu txistorra eta ontzi batean garagardoarekin egosten jarriko dugu 10 minutuz.
Barazki salteatuak txistorrarekin:
Lehen egositako txistorra xerratan zatituko dugu. Barazkiak juliana luzean ebaki eta zartagin bero batean salteatu su bizian. Biguntzen direnean, ziazerba hostoak eta txistorra sartu eta sutatik atera.
Txitxiro frijituak piperrautsarekin
Txitxiro egosiak sukaldeko paperean lehortu, irinetatik pasa eta ekilore oliotan frijitu. Paper xurgatzailera atera, gatz pixkat eta piperhautsa bota. Geroko gorde.
Bukaera
Plater sakon baten erdian hodi bat sartu eta honen inguruan txitxirio koilarakada bat sartuko dugu bere saldarekin. Hodiaren barruan, luzapena ematen. barazki eta txistorra salteatuak, perrexil txikitu pixka bat, txitxiro frijituak eta listo.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa