Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Perretxikoak:
Barrengorriak eta perretxikoak garbitu. Puska handiagoetan edo txikiagoetan zatitu, plateraren arabera.
Tipula brunoise finean txikitu; baratxuri-aleak zuritu eta txikitu. Biak oliba-oliotan erregosi.
Tipula bigunduta dagoenean, tomatea eta pipermina gehitu, eta sueztitzen jarraitu ura lurrundu arte.
Perretxikoak gehitu eta erregosten jarraitu ura lurrundu arte.
Gatza eta ardo zuria bota eta utzi erabat urritzen. Irina bota, ondo nahastu eta erregosten utzi minutu pare bat. Saldarekin busti, estali eta gisatua 15 minutuz egosi.
Perretxiko saltsa:
Aurretik egindako perrretxiko betegarritik 2 koilarakada hartuko ditugu eta ontzi batean esne gainarekin irakin bat emango diogu, birringailuarekin ondo txikitu eta lapiko txiki batean utziko dugu epeletan.
Arrautza egosia:
Ontzi bat urez bete eta thermozirkuladorea martxan jarriko dugu. 65ºC tara iristen denean, arrautzak sartuko ditugu eta 25-30 minutuz egosten utziko ditugu. Denbora amaitzean, uretatik atera eta geroko gorde.
Hostorea:
Hostorea luzatu eta ebakitzeko eraztunarekin zatiak aterako ditugu. Pintzel batekin arrautza igurtzi disko guztiei gainetik eta bi disko bata bestearen gainean jarriko ditugu. Gainekoari marka borobil bat egin eta labera sartuko dugu 25 minutuz 180ºC tan.
BUKAERA:
Plater azal batean koilarakada on bat perretxiko saltsa jarriko dugu eta gainean vol-au-venta perretxiko betegarriarekin beteko dugu. Lehendik zuloa eginda edukiko dugu. Tapa kendu eta arrautza bertan irekiko dugu, ontto erdi pare bat jarri, perrexil txikitua eta gatz pixka bat jarriko dugu.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa