Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Zerbak:
Penkak zuritu eta egosi egingo ditugu. Hartu penka zati bat; jarri gainean urdaiazpiko zati bat eta gainean gazta-zati bat. Errepikatu penka guztiak amaitu arte. Gorde.
Oliba-olioa zartagin batean berotzen jarriko dugu eta penkak irinetik eta arrautzetik pasatu ondoren, frijitu egingo ditugu. Paper xurgatzailera pasatu.
Zerba orrien saltsa:
Zartagin batean olio txorrotada bat bota eta baratxuriak xerratuta gorritzen jarri. Zerba orriak zatitu eta zartaginera bota, 10 minutuz egiten utzi eta birringailuarekin dena txikitu, gatzez probatu eta ontzi batean jarri.
Tipula frijitua:
Tipula eraztunetan zatitu, irinetatik pasatu, astindu eta oliotara sartu, frijitu eta paper xurgatzailera atera. Gatza bota eta gorde.
Bukaera:
Plater azal batean koilarakada bat saltsa sartuko dugu. Gainean 3 penka jarriko ditugu eta típula sorta bat gainean.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa